Siriar errefuxiatuei buruzko 'Zuri Madame' dokumentala emanen dute astelehenean, Kondestablen

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 24a, 09:36

Biko-teka programaren barruan programatu du emanaldia Iruñeko udalak. 19:30ean izanen da, eta Markotx Iribarne zuzendariak eta Paxkal Indo Kiribil konpainiako kideak hartuko dute parte.

Urtarrilaren 27an, BIKO-TEKArekin bat eginez, Iruñeko Kontestablearen Jauregia Civivoxean, Zuri Madame... liburuak hesiaren kontra dokumentala ikusteko aukera izanen da. Siriar errefuxiatuen kanpaleku batean Kiribil konpainiako kideen egonaldia jasotzen du dokumentalak, arteak eta kulturak gerrak zauritutako nahiz kolpatutako pertsonak sendatu eta berreraiki ditzaketela erakusteko xedearekin.

Emanaldian Markotx Iribarne zuzendaria eta Paxkal Indo Kiribil konpainiako kidea izango dira, eta dokumentalaren zein Libanon bizi izandako esperientzien berri emango dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!