Geroa Bai: "Tamalgarria da Navarra Sumak eskuin muturraren aurrean amore ematea"

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 23a, 08:29

Iruñeko Udaleko Geroa Bairen taldeak kritikatu egin du "Navarra Sumako gobernu taldeak Emakumeen Etxean ostiral honetan egitekoa zen Paola Damonti generoan adituaren hitzaldi feministari jarritako beto onartezina".

Koalizioa kezkatuta agertu da, "Navarra Sumak, talde ultrakontserbadoreen presioak astindu beharrean, bere planteamenduen jarraipena egiten duela ikusita, genero berdintasunaren esparruan kokatzen diren jarduerak zentsuratuz".

Geroa Baik ohar baten bidez nabarmendu duenez, "Konferentziaren ezeztapena bat dator Vox alderdiak Maiaren gobernu taldeari egindako kritikekin".

Alderdiak "tamalgarritzat" jo du "Navarra Sumak eskuin muturraren presio okerrenei amore ematea berdintasun politikak bezain sentibera den eremu batean", eta iragarri du azalpenak eskatuko dizkiola gobernu taldeari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!