Osasunari, musikari eta euskal folkloreari buruzko ikastaroak antolatu ditu AZ Ekimenak

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 22a, 15:18

Interesa dutenek 606248124 edo 948227787 telefonora dei dezakete. Posta elektronikoz ere jar daitezke harremanetan: proyectoazekimena.az@gmail.com.

Ikastaro gehienak Auzoenean izango dira, Aldapa 5-3 kalean, gaztelaniazko pilates eta fandangoa edo arin-arina bezalako dantzen hastapenetan izan ezik. Azken horiek Plazara-n izango dira, Kale Nagusian.

Osasun eskolaren barruan, yoga ikastaroa eginen dute, astearte eta ostegunetane. Pilates gaztelaniaz izango dira astelehenetan eta euskaraz asteazkenetan. Postulatuak berrantolatzeko ikastaroa astearteetan egingo dute eta ostiraletan meditazioaren hastapen tailerra ere eskaintzen dute.

Musika eskolari dagokionez, gitarra ikastaroak eskaintzen dituzte ostegunetan eta gaita ikastaroak asteazkenetan edo ostiraletan.

Ikastaroen beste arloetako bat euskal folklorea da. Hala, danbor ikastaroa dago asteazkenetan edo ostiraletan, txalaparta ostegunetan, euskal dantzen hobekuntza asteartetan eta hastapenekoa asteazkenetan.

Interesa dutenek 606248124 edo 948227787 telefonora dei dezakete. Posta elektronikoz ere jar daitezke harremanetan: proyectoazekimena.az@gmail.com.

Imagen

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!