Emakumeen Etxeko hitzaldi bat zentsuratu du Navarra Sumak

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 22a, 13:21

Paola Damonti genero adituaren 'Brecha orgásmica' hitzaldia aurreikusia zegoen ostiral honetarako. Vox-ek solasaldia salatu eta Navarra Sumak bertan behera utzi du.

Iruñeko Navarra Sumak 'Brecha orgásmica' izeneko hitzaldiari betoa jartzeko agindua eman du. Emakumeen Etxean antolatuta zegoen, ostiral honetan, arratsaldeko seietan. Vox ultraeskuindarrak presioa egin du, sare sozialetan mezuak bidalita kentzea eskatuz.

Paola Damonti generoan adituaren hitzaldia Iruñeko Udalak iragarri zuen, eta patriarkatuak bizitzako hainbat esparrutan, baita esparru sexualean ere, nola eragiten duen azaltzea helburu zuen. Damontiren esanetan, harreman heterosexualetan "gizon batek orgasmo bat izateko aukera emakumeena baino altuagoa da, arrakala hori ez da biologikoa, soziala eta kulturala baizik".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!