325 egoiliar txartel berri eskatu dituzte Iruñeko Alde Zaharrean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 21a, 12:09
GAzteluko plazako aparkalekua, artxiboko irudi batean

Arrotxapea arautu dutelarik, 1. eta 2. sektorerako eskaera berriak azaleratu dira.

Abenduaren 4an Arrotxapean bizilagunek egoiliarrentzako eta merkataritza-jardueretarako aparkaleku-txartelak eskatzeko epea hasi zenetik, Alde Zaharreko 325 bizilagunek gauza bera egin zuten, 1 (Alde Zaharra eta 1. Zabalgunea) eta 2 (2. Zabalgunea) sektoreetan.

Txartel horiek jasotzeko eskubidea zuten baina orain arte eskaera egiteko prozedurarik egin ez zuten auzotarrak dira. "Arrotxapean aparkatzen zuen jendea da, eta orain beste leku batean aparkatu beharko duena. Orain arazo bat dugu Alde Zaharrean, eta konponbidea eman beharko diogu ", adierazi zuen Javier Labairu Herritarren Segurtasunerako zinegotziak.

Zinegotziak zehaztu zuenez, abenduan 234 txartel eskaera izan ziren, eta urtarrilean beste 91. Guztira, "1. sektorean 800 bat plaza daude", esan zuen Labairuk. Sektore honetako egoiliarrek 2. sektorean ere aparka dezakete. "Alde Zaharrean 80 edo 90 plaza inguru daude", zehaztu zuen Labairuk.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!