Arrotxapeko eta Alde Zaharreko auzo elkarteek bilera eginen dute, aparkatzeko arazoak aztertzeko

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 21a, 07:49

Arrotxapeko eta Alde Zaharreko auzo elkarteek bilera eginen dute ostiralean, aparkatzeko leku falta aztertzeko, udalak Arrrotxapean eremu urdina indarrean jarri eta gero. Helburua, bi elkarteok batera jardutea Iruñeko Udalarengana, konponbide eskean. Arrotxapearen izenean, Dendarien eta Ostalarien Elkarteak parte hartuko du bileran. Alde Zaharraren izenean, berriz, AZ Ekimenaren barruan mugikortasunaz arduratzen den batzordea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!