Iruñeko lau iturri monumentalen zaharberritzea amaitu dute

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 20a, 13:47
Nabarreriako Iturria, artxiboko irudi batean

Kontseiluaren eta Errekoleten plazetako eta Nabarreria eta Descalzos karriketako estilo neoklasikoko iturriak dira.

Alde Zaharreko lau iturri neoklsikook zaharberritzeko tenorean, bi irizpide nagusi erabili dituzte: batetik, erabilitako materialen eta jatorrizko hareharri eta kareharriaren arteko bateragarritasuna; batetik, esku-hartze minimoa. 
Iruñeko Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Noaingo akueduktuari lotutako urak ekartzeko diseinatu ziren Alde Zaharreko bost iturri monumentaletatik lautan esku hartu du. Zehazki, zaharberritze eta mantentze lanak egin dira Neptuno umearen iturrian, Kontseiluaren plazan; Santa Zezilian, Nabarreria eta Recoletas kalean, guztiak Luis Paretek eta Alcazarrek eginak, XVII. mendean, eta Descalzos kaleko iturrian, Jose Villanuevak XIX. mendean proiektatua.
Azken astean, lau iturriak hesituta egon dira, eta CYR-PA Conservación y Restauración del Patrimonio enpresako adituak lur gaineko garbiketaz, euskarriak sendotzeaz, material galduak ekartzeaz eta pitzadurak ixteaz eta zigilatzeaz arduratu dira.
Iruñeko Udalaren ondare-elementu horietan egindako azken esku-hartzeak 2007an (Kontseiluaren plazako iturria), 2009an (Descalzos eta Recoletas) eta 2010ean (Nabarreria) egin zituzten.
Denborak aurrera egin ahala, eta elementu horiek klimatologiara eta herritarren erabilerara etengabe azalduta, zaharberritu egin behar izan dira. Guztira, 8.437 euroko kostua izan dute zaharberritze-lanek. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!