Otsailaren 1ean eginen du Akelarre elkarteak musika taldeen lehiaketa

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 15a, 13:21

Baizera, Nublar, Burutik, Lu & Makalixters eta Pilgrims taldeak lehiatuko dira.

Otsailaren 1an eta egun bakarrez ospatuko du aurten Txantreako Akelarre kultur elkarteak musika lehiaketa. Seigarren edizioan ska, rock, agrofunka eta punk-folka entzuteko aukera izanen da Iruñeko azoko Lesaka kalean. 

Iruñerriko Baizera (ska), Burutik (ska) eta Pilgrims  (punk-folk) taldeak ariko dira. Faltzesetik Nublar (rock) taldea hurbilduko da kultur elkartera eta Lodosatik, berriz, Lu & Makalixters (agrofunk) helduko da. 18:00etan hasiko dira kontzertuak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!