Delta hegalarekin istripua izan zuen iruindarra hil egin da

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 15a, 12:42
LArrialdietako zerbitzuak Tximo Iriarte artatzen, istripua eduki eta gutxira (Argazkia: Foruzaingoa)

Abenduaren 26an Tuteran delta hegaleko istripua izan zuen pilotua hil egin da gertaeran izandako zauri larrien ondorioz. Tximo Iriarte Ziritza 55 urtekoa da, eta pilotu eskarmentuduna zen.

Istripua NA-134 errepideko 9. kilometrotik gertu dagoen muino batean gertatu zen, Erriberako hiriburuan. Delta hegala lurrera erori zen pilotua Valdeoleoko sakanaren inguruan egindako ebaketa batetik jaurti eta gutxira, NA-134 errepideko 9. kilometroaren parean (Ebroko ardatza). Hildakoa suhiltzailea eta Arrotxapea auzokoa zen, eta pilotu gisa mundu mailako txapelketetan parte hartzera iritsi zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!