Hotela zabaldu nahi dute Iruñeko Alde Zaharrean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 15a, 11:05

Anaitasuna taberna zegoen orubean zabaldu nahi dute hotela (Argazkia: Anaitasuna Taberna)

Ziudadela eta San Gregorio karriken arteko bidegurutzean egin nahi dute, Anaitasuna taberna zegoen eraikinean.

Diario de Noticias egunkariak gaurko zenbakian plazaratu du informazioa: hotela zabaldu nahi dute Iruñeko Alde Zaharreko bihotzean. Bi urtez, udalak ez du hotel gehiago zabaltzeko baimenik eman, baina baimenak ukatzeko luzapen edo moratoria hori abenduan amaitu zen, eta itxura guztien arabera Navarra Sumaren udal gobernu berria baimenak emateko prest dago.

Hotel proiektua Ziudadela karrikako 13. Zenbakia eta San Gregorioko 58 eta 60 zenbakiak hartzen dituen orubean gauzatu nahi dute. Iruindar askorentzat eraikin hori ezaguna da 36 urtez han izan zelako Anaitasuna taberna. Orubea erosi zuen eraikuntza enpresak 12 solairuko eraikina altxatzeko baimena dauka, eta horren barruan etxebizitzak egiteko. Haatik, Diario de Noticias-ek dio etxebizitzok bazterrean utzirik, 30 bat gelako hotela –edo hostela, kategoria oraindik zehazteko dago– egin nahi du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!