Eskola-programa batean aldaketa ideologikoak eginen ditu Navarra Sumak: euskara eta baskoiak, jo puntuan

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 15a, 10:44

  • Baskoiei zein euskarari buruzko aipamenak aldatuko dituzte, eta data historikoak berraztertu.
  • Egitasmoa Iruña ezagutzen deitzen da, eta Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei eskaintzen zaie.

Gaurko Diario de Noticias egunkarian irakur daitekeenez, Hezkuntza zinegotzi Fernando Sesma argi mintzatu da: “Testu honek aurkezten zuen errelatoa onartezina zen, eta haren eduki historikoa berraztertzea ezinbestekoa zen. Baskoien eta euskara nabarmentzen zuten soilik, eta Gaztela-Espainia etsaien bandoan jartzen zuten, Amaiurko batailan bezala”.

Sesma Ciudadanosen zinegotzi bakarra da, Navarra Suma koalizioaren barruan, eta atzo agerraldia egin zuen Hiritarren Aferen Batzordearen Aitzinean eskola-programari buruz, EH Bilduk hala eskatuta. Sesmak iragarri zuen hainbat data historiko berraztertuko dituztela –besteak beste, 1512ko konkista– , baita euskarari buruzko informazioa ere, eta hari horretatik tiraka zalantzan jarri zuen euskara iruindarren hizkuntza izan izana duela hainbat mendetatik, eskola-programak orain arte zioen bezala. Sesmak ez zuen zehaztu noizko izanen dituzten prest aldaketok.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!