Iruñeko Alde Zaharrak euskara taldea izanen du aurki. "Auzoa eta bertan sortzen diren dinamikak euskalduntzeko" talde "anitza" sortu nahi du AZ ekimenak. Urtarrilaren 23ean izanen da lehenego bilera, 18:00etan Auzoenean.
Alde Zaharreko Euskara Taldea sortzera goaz!
— AZ Ekimena (@AZekimena) January 22, 2020
Talde horren nolakotasuna, ordea, erabakitzeke dago. Horregatik jarri dugu lehen bilera bat, interesa dugunok elkartu, eta auzorako ze euskara talde mota behar dugun erabakitzeko. pic.twitter.com/Rc3kU3OYQd