Azpilagañak ere bat egin du apustu etxeen kontrako mugimenduarekin

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 14a, 08:36

Auzo batzarra egin zen atzo arratsaldean eta ostiralean manifestazioa eginen dute auzoan irekitzear den joko aretoaren kontra.

50 bizilagun bildu ziren atzo arratsaldean Manuel Turrillas parkean, apustu etxeen kontra deituta zegoen lehendabiziko auzo batzarrera. Guztien artean, joko aretoen kontrako kanpaina abian jartzea adostu zuten, Azpilagañan zabaltzear den apustu etxe berriaren harira. Atzoko saioan azaldu zutenez, Buenaventura Iñiguez kalean, Aragon tabernaren aurrean, joko aretoa irekiko da aurki, “Azken egunotan makinak sartu dituzte jadanik beraz bere irekiera berehalakoa ematen du” azaldu zuten bizilagunek. Ostiralean manifestazioa eginen dute auzoko karriketan lokal honen kontra eta bere irekierak suposatuko dituen arriskuen aurka.

Modu honetan, Azpilagañak bat egiten du apustu etxeen kontra Txantrean, Sanduzelain, Etxabakoitz, Donibanen, Berriozarren, Sarrigurenen edo ta Uharten martxan jarri diren herritar plataformekin.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!