47 proiektutako inbertsio plana proposatu du EH Bilduk Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 13:37

Oposizio aktiboa egin nahi du EH Bilduk, Navarra Sumak erakutsi duen gobernu ezintasunaren aurrean.47 proiektu aurrera ateratzeko,16milioi euroko inbertsio plana proposatu die PSN eta Geroa Bairi elkarrekin adosteko.

Aurreko legegintzaldian aldaketaren laukoteak eta PSNk adostutako egitasmoak jarraitu eta bukatzeko lau esparrutan proposatu dituzte inbertsioak: auzoen garapena, berdintasuna, aldaketa klimatikoa eta kultura zein memoriari zuzendutakoak. Zerrendari erreparatuta, 47 proiektuen artean  San Frantzisko kalearen peatonalizazioa, Pio XXII.aren amabilizazioaren egonkortzea, Askatasunaren plazaren erorien eraikinaren gaineko erabakia edo ta eskola publikoetako jolastokien berritze eta modernizazioa topa daiteke.

Oposizioko beste alderdiekin adostu eta geroxeago proposatuko diote Udal Gobernu taldeari, nahiz eta eskuinarekin akordiorik lortzea zail ikusten duen indar abertzaleak. Maiaren taldeak ezetz esanen balu, enmendakin moduan aurrera ateratzea aurreikusten du EH Bilduk.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!