CCOOek protesta deitu du Conforamaren aurrean, gaueko hamabiak arte irekitzeko erabakiaren aurka

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 10a, 09:11

Conforamak bihar gaueko hamabiak arte irekiko ditu Iruñerriko eta Vianako bere denak. Mercadona, Zara, El Corte Ingles, Ikea eta Eroskiko langileek bat egin dute CCOO sindikatuaren deialdiarekin.

CCOOek elkarretaratzea deitu du ostiral honetarako, 19:00etan, Iruñeko Conforamaren atarian, "bizitzeko ordutegi bat" lelopean, gehiegizko ordutegien aurka protesta egiteko. Mercadona, Zara, El Corte Ingles, Ikea eta Eroskiko langileek bat egin dute deialdiarekin

CCOOek salatu duenez, Conforamak "aldebakarrez" erabaki du Iruñerria eta Vianako dendak bihar gaueko hamabiak arte irekitzea. Sindikatuaren iritziz, "ezin zaie saltoki handiei bizitza denbora kentzen utzi". 22:00tatik 24:00ak bitartean erostera joaten diren bezeroak sarituko dituela jakinarazi du Conformak. Ekimena "aberrantea" dela iritzi dio Josu Ros Nafarroako CCOOeko Zerbitzu Federazioko idazkariak: "Conforamak gonbidatzen du, eta langileek ordaintzen dute erronda. Onartezina da kontziliazioa eragozten duten eta plantillen eskubideak larriki kaltetzen dituzten ordutegi horiek sustatzea. Gainera, inolako interes komertzialik ez duten ordutegiak dira, eta kosta ahala kosta saihestu beharko lirateke".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!