Soldatak igotzea eta ratioak jaistea aldarrikatu dute 0-3 zikloko hezitzaileek

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 9a, 19:52
Argazkia: LAB Irakaskuntza

0-3 urte bitarteko hezitzaileak berriro atera dira kalera. Aurrekontuetan haien eskakizunak kontuan hartzeko eskatu diote gobernuari.

"Zuen 0-3 politika kaka bat da". Esaldi hori zuen kartela ezarri dute 0-3 zikloko Nafarroako hezitzaileek Nafarroako Parlamentuaren aurrean jarri duten gorotz batean. "Abenduan Nafarroako 0-3 Plataformak dituen aldarrikapenak kaleratu genituen, arduradun politikoek hauek erantzuten ez dituzten bitartean kalean egongo gara", ohartarazi dute.

Soldatak igotzea eta ratioak jaistea nahi dute, eta horretarako baliabide ekonomikoak "ezibestekoak" direla adarrikatu dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!