Go!azen 6.0 Euskal Telebistako telesailak bi emanaldi eskainiko ditu Baluarten bihar. Gazteen artean benetako fenomeno arrakastatsua bilakatu dena Go!azen telesailaren abentura eta gertaerak biltzen ditu obrak, antzerki eta musikaren bitartez.
Erabat berritu dute azken denboraldia. Azken urteetan Basakabi udalekuetara joan diren gazteak izan dira nagusi, baina beste plan batzuk izango dituzte udako oporretarako. Dena den, Basakabik zabalik jarraitzen du, eta ikasle berriak hartuko ditu: Eneko, Maddi, Aimar, Eider, Gabo eta beste hainbat gazte ere badabiltza oraingoan. Zuzendaritzan ere izan dira aldaketak: Zuzeni erretiroa hartzeko garaia iritsi zaio eta Amaiari eskatu dio bere postua hartzeko.
18:00etan eta 20:00etan eskainiko dute ikuskizuna, bihar, Baluarteko Areto Nagusian. Lehenengo emanaldirako sarrerak ia agortu dira. Sarrerek 18€ eta 20€-ko prezioa dute. Baluarteko leihatiletan eta www.baluarte.com webgunean eros daitezke.