'UrtarriJAZZ ' Sanduzelaiko Civivoxera itzuliko da hilabete honetan. 2020rako eskaintza osatzen duten bost kontzertuak, bi hitzaldiak eta erakusketa urtarrilaren 10etik 31ra bitartean egingo dituzte. Ostiral honetan izango da lehen saioa, 19:30ean, Nerea Erbiti & Eskola Ergatiboa taldearen kontzertuarekin. Euskalerria irratiko kolaboratzaileak eta bere lantaldeak abesti herrikoi propioa eta denboraz kanpokoa bilatzen dute, musika tradizionala abiapuntutzat hartuta eta inprobisazio kolektiboa eta Neosoula tresnatzat hartuta. Ikuskizuna doan izango da, aldez aurretik jarduera hasi baino ordubete lehenagotik gonbidapena hartuz gero. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen hartu ahal izango gehienez.
Ostiralero ikuskizunak izanen dira. Bi hitzladi ere programatu ditu udalak eta argazki erakusketa bat ezarriko dute. Informazio guztia iruñakulturada.es webgunean bildu dute.