Eremu urdina urte osoan ezarri nahi du Navarra Sumak Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 9a, 08:17

Uztailaren bigarren hamabostaldian ordainpeko aparkatzeko sistema mantendu nahi du Enrique Maiaren taldeak. Orain arte ez zen ordaindu beharrik sanferminen osteko bi asteetan. Halaxe azaldu dio Javier Labairu zinegotziak Diario de Noticias egunkariari.

2020ko uztailaren 15 eta 31 bitartean ere ordaindu egin beharko da Iruñeko aparkaleku arautuetan aparkatzeko. Hori da Navarra Sumak Nafarroako hiriburuan eremu urdina arautzen duen ordenantza aldatzeko egin nahi duen planteamendua. Gaur egun hamabostaldi horretan ez da ordaindu behar araututako eremuetan aparkatzeko. Eskuinak ez du udalbatzan erabakitzerik nahi eta zuzenean Gobernu taldean eginen dute aldaketa.

Neurri hori 2020an sartuko litzateke indarrean, eta eremu urdina duten auzoetako "bizilagunen eskariaren" arabera hartu dute, izan ere, uztaileko bigarren hamabostaldian aparkatzeko arazoak dituzte. Aldaketa horrek, Labairuk Diario de Noticiasekin izandako solasaldian mantendu zuenez, ez luke eraginik izango aparkalekuaren erregulazioan San Fermin egunetan, egun horietan 24 orduz ordaintzea derrigorrezkoa baita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!