Aldaketa klimatikoari aurre egiteko zuhaitzak landatuko ditu Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 8a, 13:37

Zuhaitzak landatzeko plana egiteko adierazpena onartu du Hirigintza Batzordeak gaur goizeko bilkuran, aho batez. Bertan, "Zuhaitz kopurua handitzeko beharra adieraztea" adostu dute, "Klima aldaketa arintzeko eta osasun publikoa hobetzeko neurri gisa".

 

Bigarren puntu batean, PSN udal taldeak aurkeztutako adierazpenak "zuhaitzak landatzeko plan bat egiteko" akordioa plasmatzen du, "Hirietan hiru biztanleko zuhaitz bat egoteko beharra ezartzen duen OMEren irizpidea lortzeko helburuarekin".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!