Ollokin, PA-30 errepidean, erorita aurkitu du Guardia Zibilak 86 urteko txirrindulari bat, eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.
Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 15:30ean, PA-30 errepideko 9,5 kilometroan, bidean erorita zegoen txirrindulari bat aurkitu du trafiko talde batek. Gizonezkoa, Iruñekoa, kontziente zegoen.
Agenteek lehen oinarrizko sorospenak egin dizkiote eta estali egin dute tenperatura mantentzeko, harik eta anbulantzian Nafarroako Ospitalera eraman duten arte.
Oraingoz ez dakite zergatik erori den, baina, aipatu iturriaren arabera, beste ibilgailu batzuen inplikazioa baztertu dute.