Bi lankideri egindako erasoak salatu eta kezka agertu dute taxilariek

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 7a, 16:42

Teletaxi San Fermineko Zuzendaritza Batzordeak "erabateko gaitzespena eta elkartasuna" adierazi die Errege gauean eraso egin zieten bi taxilariri.

Nafarroako bi taxilariri eraso egin zieten Errege gauean. Kasuetako batean, taxilariak arma zuriz hainbat zauri izan zituen eskuan eta sorbaldan, bildutako dirua lapurtzea galarazten saiatzean. Gertakari horiengatik adingabe bat atxilotu dute.

Elkarteak ohar batean azaldu duenez, erasoak "gidariek eta zentraleko langileek asteburuko gauetan jasaten dituzten eraso fisiko eta hitzezkoei" gehitu behar zaizkie.

Gertakari horien aurrean, herritarren eta segurtasun-indarren laguntza eskertu du, "lan handia egin dutelako eta azkar jokatu dutelako". Gainera, Nafarroako herrietako gremioko ordezkariek ordutegi eta data jakin batzuetan (herriko jaietan, adibidez) jasaten dituzten jarrera bortitzengatik kezka agertu dute.

Aurreratu dutenez, Berta Miranda Nafarroako Gobernuko Garraio zuzendariak proposatuta, datorren astean bilera bat izango da departamentu horrekin, Herrizaingo Sailarekin eta Iruñerriko Mankomunitatearekin, segurtasun neurriak nola hobetu aztertzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!