Arrotxapeko kolektiboek hainbat proposamen egin dituzte eremu urdinaren ezarpenaren inguruan, eta udal gobernuari proposamenok Udaleko Mugikortasun Batzordean eraman ditzala eskatzea ondartu du gaur Presidentetza Batzordeak.
EH Bilduren, Geroa Bairen eta PSNren aldeko sei botoekin eta Navarra Sumaren kontrako bostekin, zehazki, honako hau erabaki dute: "Auzoko kolektiboek Rochapea/Arrotxapean eremu urdina ezartzearen inguruan egiten dituzten proposamenak Mugikortasun Batzordera bideratzea, eta organo horrek aztertu, adostu eta ebaztea, araututako aparkalekua martxan jarri aurretik".
PSNren udal taldeak aurkeztutako eta presazko deklarazio gisa onartutako testuak jasotzen duenez, bilkura informatibo irekia izango da auzoan, eta urtarrilaren 13an, astelehenean, Civivox Jus la Rochan izango dela aurreikusita dago.