Trafikoa normaltasunera itzuli da Iruñean, Eguberrien ondotik

Euskalerria Irratia 2020ko urt. 7a, 12:01

Goizeko lehen orduetan kabalgatarako erabilitako azpiegiturak desmuntatzeko lanekin jarraituko dute, eta horrek trafiko-aldaketa txikiak eragin ditzake erdialdean

Gabonak igarota, astearte honetan lanera eta hezkuntzara itzuliko gara.

Astearteko egunerako, lanegun bateko ohiko trafikoa aurreikusten da, eta horri gehitu behar zaio merkealdi-denboraldia hastearen ondorioz gehitu den trafikoa.

Horrela, bada, datozen egunetan trafiko handia espero da erdigunean, batez ere ikastetxeetako sarrera- eta irteera-orduetan.

Gainera, Uharte Arakil kalean, Los Arcos eta Mendigorria kaleen artean, ibilgailuen zirkulazioa itxiko dute astearte honetan.

Eta erreiak ere deuseztatzea aurreikusita dago Galizia etorbidean, Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!