Laugarren urtez Euskalerria Irratiak Olentzerori ongi etorri besta antolatu dio, Iruñeko Zentral aretoan. Pantxika Lamur jolasean aritu zen haurrekin eta oparitxo ugari banatu zituen haien artean. Oskar Estangarekin abesti zahar eta berriak kantatzeko aukera izan genuen eta gazte dantzari eta bertsolariak ere igaro ziren oholtza gainetik. Modu ezin hobean amaitu genuen festa. Ene Kantakeko lagunek kantu sorta ederra ekarri zuten!