"0-3 zikloaren politika kaka hutsa da". Argi adierazi zuen atzo Nafarroako 0-3 plataformak bere iritzia, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. Gorotza ere eraman zuten elkarretaratzera, zikloak jasaten duen "tratu txar sistematikoa" salatzeko. Haurren eskubideak errespetatu daitezen ratioa erdira jaistea galdegin die politikariei plataformak; baita soldaten igoera ere "gizakiaren bizitzako hezkuntza-etapa garrantzitsuena zaintzeko eta hezteko ardura duten profesionalentzat".
Egoera konpondu bitartean zaintzak plazara aterako dituztela jakinarazi dute, "zikloaren kalitatea hobetzeko erabakiak hartzera behartzeko".
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!