La Pamplonesak zapia jarriko dio Olentzerori

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 24a, 08:07
Oerlntzero Iruñean, atxiboko irudi batean

Enrique Maia alkateak harreran parte hartuko du

Iruñeko Udalak Olentzero hartuko du gaur, abenduaren 24arekin, 19: 30 aldera. Ekitaldian Enrique Maia Iruñeko alkateak parte hartuko du, Udalbatzako kideekin batera.

Udaletxera iristean, La Pamplonesa musika bandak koadrodun zapi handia jarriko dio ikazkinari. Oihalak 'Ayuntamiento de Pamplona, Iruñeko Udala, Olentzero 2019' esaldia du brodatua. Jesus Garisoain bandako zuzendariordea arduratuko dena zapia jartzeaz.

Era horretan, Iruñeko Udalak urteko azken omenaldia eskaini nahi izan dio 2019an mendeurrena ospatzen aritu den La Pamplonesa musika bandari. Hamabi hilabete hauetan jasotako errekonozimenduen artean dago, besteak beste, Iruñeko herritarrek aukeratu izana txupinazoa botatzeko edo Arrosadia auzoan dagoen hiriko plaza bati izena emateko.

Olentzeroren desfilea 18:00etan hasiko da Iturralde eta Suit kaleetan, eta handik Gonzalez Tablas, Paulino Caballero, Cortes de Navarra, Carlos III, Gaztelu plaza, Txapitela, Calceteros, Udaletxe plaza, Mercaderes, Estafeta eta Amaia kaleetan zehar ibiliko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!