Bigarren urtez jarraian, Oberenza Dantza Taldeak ezpata dantza eskaini zuen atzo, 18:15ean, Miguel Astrain kalearen atzealdean. Azpilagañako kaleetan barna kalegira egin zuten aurretik Olentzerorekn.
Duguna dantza taldeak ere atera zuen bere Olentzero. Iruñeko Alde Zaharreko karriketatik puska biltzea egin zuten atzo arratsaldean.
Hezur haragizko bakarra atzo Mendillorri auzokoa izan zen. 18:00etan iritsi zen ikazkina auzora, baina aurretik ere ongi etorria berotzen aritu ziren gazteak.