Iruñea "iluna" argiz bete dute pailazoek

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 23a, 07:20

Argazkia: Bonberenea txaranga.

2.500 lagunek Anaitasuna kiroldegia bete zuten atzo, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikusizunaz gozatzeko. 

Iruñeak emandako erantzunaren pozik azaldu dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek, atzo Anaitasunan ikusikizuna eskaini ondoren: "2500 taupada bat eginik bizi-dantzan, euskaraz, alaitasunez eta maitasunez. Zaila da, baina ez gaindiezina. Denon artean aurrera egingo dugu".

Amets bide dantza taldea, Bonberenea Txaranga , Yogurinha Borova, Jon Maya, Vanesa Castaño, Olentzero eta Maridomingi azaldu ziren atzo oholtza gainean. 

Navarra Sumaren Iruñeko Udalak bertan behera utzi zuen, aurreko udal gobernuak kontratatutako ikuskizuna. Baluarten zuten eskaintzekoa Bizi dantza emanaldia, baina Enrique Maiak garbi adierazi du bere iritzia: "Ni alkate naizen bitartean, udalak ez ditu pailazo horiek kontratatuko, ezker abertzalearekin lotura dutelako".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!