Arratsaldeko 6etan irtengo da Olentzeroren segizioa urtero bezala Iturralde Suit kaletik, Askatasunaren plazaruntz, Paulino Caballerotik alde zaharreraino joateko. Arratsaldeko 19:30etan Iruñeko Udaletxe Plazara iritsiko da kalejira. Bertan izanen du zai Udal korporazioa eta La Pamplonesa udal musika banda. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurreko urteetan bezala, alkateak berak harrera eginen dio Olentzerori, halaxe baieztatu omen diete gobernu taldetik. Hortik, Estafetan gora, berriz ere zabalgunera itzuliko da Iruñeko Olentzeroa.
Antolakuntzak aurten ezin izan du Badator Olentzero jaialdia antolatu, Iruñeko Udalak ez baitio eman azken lau urteetan ematen zion dirulaguntzarik.