Maiaren esanetan, "interes alderdikoiengatik" ez da aurrekonturik egongo Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 19a, 17:57

Aurrekontuen luzapenak "27,6 milioi euroko murrizketa" ekarriko duela dio Iruñeko udal gobernuak.

Enrique Maia Iruñeko alkateak "tristura handia" adierazi du Nafarroako hiriburuak "aurrekonturik ez duelako izango, oposizioko alderdiek beren interes alderdikoiak" herritarren interesaren gainetik jarri dituztelako.

Horren harira, "Iruñeko Aurrekontua ez onartzeko arrazoiak Nafarroako Parlamentuan dauden gehiengoen jokoan daude, baita Nafarroako Gobernuan eta Espainiakoan ere". "Ez dira Iruñeko arrazoiak", berretsi du.

Elkarrizketa faltaren inguruan gainerako alderdiek egindako kritikak gezurtatuz, Mayak gogorarazi du PSN eta Geroa Bairekin bildu direla, eta dagozkien batzordeetan partida ezberdinak azaldu direla.

"Inoiz ez genuen osotasun bat edo ezer eskatu, ez zen aurrekontu itxi bat, taldeen parte-hartzeari irekia baizik", azpimarratu du, erantzukizunik gabe eta negoziazioa ezinezkoa izan dela sinetsita.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!