Gaur zabalduko dute Iruñean 2020ko Nafarroa Oinez denda

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 19a, 08:19

Denda, ohi bezala, San Anton kaleko 24an izanen da, eta bertan salgai egonen da Nafarroa Oinez 2020rako bereziki diseinatutako arropa bilduma. Dendaren irekiera festan Nahiak Nahiren kontzertuaz gozatu eta Osasunako jokalarien sinadurak lortzeko aukera izanen da.

Gabonen bezperan 2020ko Nafarroa Oinez dendak ateak irekiko ditu Iruñean. Festa antolatu dute Lizarrako ikastolako kideek irekierarako. Aurreskua, Nahiak Nahiren kontzertua eta Osasunako Nerea Telleria eta Oier Sanjurjo izanen dira bertan besteak beste. 17:30ean izanen da irekiera jaia.

Astean zehar 17:00etatik 20:00etara zabalik egonen da denda, larunbatetan 10:00etatik 14:00etara ere irekiko dutelarik.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!