'Harrotu' zentroa mantenduko duela dio Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 16a, 15:10

"LGTBI kolektiboen parte-hartzea babestu eta sustatzeko" eginen duela adierazi du ohar bidez.

LGTBIQ+ kolektiboak kalera atera eta Iruñeko Udalak 'Harrotu' gunea kamustu nahi duela salatu ondoren, oharra kaleratu du Enrique Maiaren udal gobernuak. "Iruñeko Udalak harrotu zerbitzuari eutsiko dio LGTBI kolektiboen parte-hartzea babestu eta sustatzeko, Nafarroako Gobernuak 2020. urtearen hasieratik arreta, aholkularitza eta informazio zerbitzuak bere gain hartzen dituenean". Kolektiboek salatu bezala, gunea aldatu nahi du udalak. "Biztanleentzako elkarte eta erreferentzia gune gisa" mantendu eta "kolektiboen laguntza jarduerak" garatuko dituela adierazi du. Kontratu berri bat eginen du horretarako. 

Kattalingune eta Harrotu zentroek zerbitzu berdina eskaintzen dutela adierazi du, eta legeak ez duela bikoizketarik onartzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!