Sare sozialen bidez zabalduriko deialdiari erantzunez, Iruñeko Udaletxe Plaza emakumeez bete zen larunbatean "El violador eres tú"-ren nafar moldaketa egiteko. Txileko emakumeek zabaldutako agerraldia errepikatu zuten Iruñean euskaraz eta gaztelaniaz, matxismoaren eta sexu erasoen kontra.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.