'Bortxatzailea nor da? Zu' flashmob-a eginen da larunbatean Iruñean

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 13a, 09:03

Txileko emakumeek egindako agerraldian oinarrituz, bihar, larunbata, eguerdiko 13:30etan eginen dute elkarretaratzea Iruñeko emakumeek. Gazteleraz gain, euskaraz ere moldatu dute Las Tesis kolektiboak egindako letra. Azken egunotan entseguak egin dituzte Emakumearen Etxean.

Azken asteotan, mundu osoan zabaldu dira Las Tesis kolektiboak Txileko hainbat hiritan egindako performance-aren irudiak: dozenaka emakumek, begiak estalita, aldi berean antzeztu zuten El violador eres tú izeneko obra laburra, indarkeria matxistaren eta estatu egituren arteko lotura azaleratzeko. zaroaren 25ean antzeztu zuten lehen aldiz, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean eta ordutik mundu osoko talde feministek hainbat herrialdetan eta hiritan errepikatu dute saioa. 

Hitzordua eguerdiko 12:00etan jarri dute emakume guztiendako Burgoen plaza, koreografia antolatzeko. Arropa beltz eta zapi berdeekin joan behar dute animatzen diren emakumeek.

 

LETRA EUSKARAZ:

Patriarkatua da sortzez

epaitzen gaitun epaile

eta gure zigorra

bortxa, nahiz ta ikusi ez.

Patriarkatua da sortzez

epaitzen gaitun epaile

eta gure zigorra

bortxa, ikus daiteke errez.

Feminizidioa

Hiltzailearen zigorgabea

Desagertzen gaituzte

Eta bortxatzen gaituzte.

Eta errua ez zen neria, ez non nengoen, ez nola jantzia.

Bortxatzailea nor zen? Zu

Bortxatzailea nor da? Zu

Txakurrak dira

Epaileak

Estatua

Lehendakaria

Estatu zapaltzaile

arra ta bortxatzaile.

Bortxatzailea nor zen? Zu

Bortxatzailea nor da? Zu

Lo egizu lasai

neska xaloa

ez izan bidelapurraren beldur

zure ametsen

zaindari duzu

karabinero goxo irrifartsu.

Bortxatzailea nor da? Zu

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!