Uholdeak Iruñerrian: Argaren emaria 10 aldiz biderkatu da 12 orduan

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 13a, 08:16

  • Bart arratsaldean, Iruñean, emaria 50 m3/s-koa zen; orain, 528,9 m3/s-koa da
  • Runa parkearen eta Gaseko eskorten inguruan aparkaturiko autoak erretiratzeko eskatu du Udaltzaingoak

Arga ibaia gainezka egiten ari da Burlatan eta Iruñeko Arrotxapea auzoan, zenbait entzulek bidali dizkiguten argazkietan ikus daitekeenez. Atarrabian ere arazoak dauzkate.

Ez da harritzekoa, aintzat hartuz Argaren emaria azken 12 orduotan hamar aldiz biderkatu dela: bart arratsaldean, Iruñean, emaria 50 m3/s-koa zen; orain, 528,9 m3/s-koa da. Grafika Nafarroako Gobernuaren webgune honetan ikus daiteke.

Beste datu bat: Donezteben, metro koadroko 110 litro bota ditu azken 24 orduotan.

Hori horrela, Runa parkearen eta Gaseko eskorten inguruan aparkaturiko autoak erretiratzeko eskatu du Udaltzaingoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!