Erorien Monumentua aldatzeko ideien lehiaketako epaimahaiaren erabakia baliogabetu du NAAk

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 11a, 13:28

Lehiaketara aurkeztutako proposamen guztiak balorazio fasera atzeratzeko agindu du. Argudiau du ez dagoela motibaziorik, ez bazterketetarako, ez balorazioetarako.

Nafarroako Administrazio Auzitegiak baliogabetu egin du Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziak 2019ko otsailaren 13an hartutako erabakia, Erorien Monumentua eraldatzeko ideien lehiaketako epaimahaiaren erabakia zehazten zuena. Akordio horrek lehiaketaren bigarren fasera pasatzen ziren hautatutako zazpi proposamenak ezartzen zituen.

Haren ustez, "proposamenen balorazioak eta haztapenak jasotzen dituen aktarik edo txostenik ez dagoenez, balorazioa oroharreko prezioan egin zen, eta ez dago jasota epaimahaiak nola sailkatu dituen proposamenak". Hori dela eta, lehiaketa aurkeztutako proposamen guztiak balorazio fasera atzeratzeko agindu du, Iruñeko Udalak ohar batean azaldu duenez.

Hain zuzen ere, honako hau dio: "Prozeduraren funtsezko arauak alde batera utzi dira, egiaztatuta geratu baita bidalitako espedientean ez direla agertzen proposamenak atzera botatzea justifikatzen duten epaimahaiaren aurretiazko eztabaidak; izan ere, ez dago arrazoirik lehen itzulian 25 proposamen baztertzeko, bigarrenean 7 eta hirugarrenean 9, proposamenak sailkatu gabe, eta ez proposamenen oinarrien irizpideen araberako balorazioak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!