Asironen "irregulartasunetan" jarri du arreta Enrique Maiak

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 10a, 17:13

2018. urteari dagokion Iruñeko Udalari buruzko fiskalizazio-txostenean finantza-egoera "onbideratua" dela ondorioztatu du Kontuen Ganberak. Txosten horren balorazioa egin du orain Navarra Sumaren udal taldeak.

Ostegunean eman zuen txostenaren berri Kontuen Ganberak, eta gaur horren balorazioa egin du Iruñeko Udalak. Iruñeko Udalaren finantza-egoera 2018ko abenduaren 31n “egonkor eta onbideratuta" dagoela ondorioztatu du ganberak, baina horri aipamen labur bat egin diote Ana Elizalde Gobernu Estrategiko, Merkataritza eta Turismoko zinegotzi ordezkariak eta Maria Echávarri Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Txostenean azaltzen diren 18 irregulartasunetan jarri du arreta Enrique Maia Iruñeko alkatearen udalak.

Udalak agiri bat prestatu du, non irregulartasun horiek aztertu eta azaldu dituen, "udalaren kudeaketan duten edo hemendik aurrera izan dezaketen garrantzia islatzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!