Labriteko pasabidearen karga-probarako Iruñeko Udalak sinatutako kontratuaren aurkako helegitea aurkeztu du EH Bilduk

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 10a, 14:20

EH Bilduk uste du "ez dela behar bezala argudiatu zuzeneko esleipen baten zergatia".

Iruñeko Udaleko EH Bilduren udal taldeak errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Administrazio Auzitegian, Labriteko pasabidean karga-proba egiteko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoarekin kontratua esleitu zuen Gobernu Batzordearen erabakia "erabat deuseza" dadin.

Koalizio abertzaleak errekurtsoan argudiatu duenez, "zehaztasun teknikoagatiko esleipen-prozedura ez da aplikagarria kasu honetan", eta, gainera, "espediente administratiboak ez ditu erregelamenduz eska daitezkeen txostenak". Era berean, EH Bilduk uste du "ez dela behar bezala argudiatu zuzeneko esleipen baten zergatia", eta kritikatu du "neutraltasuna bezalako kontzeptuak erabiltzen direla ikuspuntu teknikotik zalantzagarria eta legearen ikuspuntutik onartezina den 50.000 euroko kontratazio bat justifikatzeko".

Koalizioaren iritziz, "gai honetan, beste askotan bezala, eskuineko hirukoa prozedura guztiak saltatzen ari da, mamiari eta formari dagokienez". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!