Iruñeko Udalak 118.580 euro gastatu ditu Eguberrietako argietan, iaz baino %40 gehiago

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 10a, 07:44

Udal langile bat Eguberrietako argiak paratzen, DOnibane auzoko Martin Apilkueta kalean (Argazkia: Haritz Pascual)

Milioi bat LED puntuk argitzen dituzte egunotan Alde Zaharra eta Zabalguneak

Milioi bat LED puntu eta 118.580 euroko aurrekontua, 2018an baino 33.800 euro gehiago, eta %40ko igoera, nahiz eta lizitazioaren prezioa azken lautekoan antzekoa zen: 121.000 euro, BEZa barne. Zabalgune eta Alde Zaharra horren eskuzabalki argiztaturik, merkatariak pozik daude, eta gehiago eskatu dute. Eta ekologistak ez daude pozik, eta gutxiago eskatzen dute. Gabonetako argiak eta itzalak. HAu guztiau, klima aldaketari buruzko goi bilkura egin duten bitartean.

Ximenez argiztapenak

Puente Genileko (Kordoba; Andaluzia) Iluminaciones Ximenez enpresari esleitu diote Nafarroako hiriburuko Gabonetako argiteria. Kontratu horrek materiala alokatzea, muntatzea, desmuntatzea eta mantentzea hartzen ditu barne. Bost kontinenteetan daude, eta 600 hiri baino gehiago argiztatzearen arduradunak dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!