'80 egunean' filma ikusgai Iturramako Civivoxean, gaur

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 9a, 14:56
'80 egunean' filmeko irudi bat.

Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doan da, gonbidapena hartuta, hasi baino ordubete lehenagotik.

Aurrera doa Zinemako Emakume Heroiak proiekzio-zikloa, eta astelehenean, 80 egunean filma (Espainia, 2010, 105´) izanen da ikusgai. Saioa Iturramako Civivoxean izanen da, 18:00etan, eta sarrera doan da, gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik (gehienez bi gonbidapen pertsona bakoitzeko). Film bera ikusgai izanen da Sanduzelaiko Civivoxean, abenduaren 17an, asteartearekin.

Filmak, Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren zuzendaritzapean, adiskidetasun-istorio bat kontatzen du. Axunek 70 urte ditu, eta suhi-ohia ospitalean zaintzen ari dela topo egin du gelan haurtzaroan lagun zuen neska batekin, zeinarekin nerabezaroan zuten konplizitatea berraurkituko baitu. Baina, laguna lesbiana dela berriki jakiteak konpondu beharko duen barne eztabaida bat sortuko dio. Filma euskaraz filmatu da, eta jatorrizko bertsioan emanen da, azpipituluez.

Saioaren sarrera eta amaiera María Castejón Leorzak eginen du. Genero kontuetan aditua da, baita komunikabide eta ikus-entzunezko produktuen irudikapenean ere. Ziklo honen hurrengo filma 9 meses… de condena (Frantzia, 2013, 85´) izanen da, eta urtarrilaren 13an egonen da ikusgai Iturramako Civivoxean, eta lauhileko honetan zikloari amaiera emateko, urtarrilaren 21ean, Sanduzelaiko Civivoxean.

Aurreikusita dago hilabete honetan generoaren ikuspegitik oso gutxitan aztertu den betiko klasiko baten emanaldi berezi bat egitea: Lo que el viento se llevó (AEB, 1939, 238´). Hitzordua abenduaren 30ean izanen da, Iturraman.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!