Emakume bat zauritua Iruñean, auto batek harrapatuta

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 9a, 10:54

Salva Doktorearen eta San Martin Doktorearen kaleen artean izan da ezbeharra. Udaltzaingoak asteburuan artatu dituen hamazazpi ezbeharretako bat da; beste bi gidariri salaketa jarri diete baimendutakoa baino alkohol tasa handiagoa emateagatik.

41 urteko emakume bat arin zauritu da Iruñean, auto batek harrapatuta, Salva Doktorearen eta San Martin Doktorearen kaleen arteko oinezkoen pasabidean.

Udaltzaingoak asteburuan artatu dituen hamazazpi ezbeharretako bat da. Beste bi kasutan, bi gidariri salaketa jarri diete baimendutakoa baino alkohol tasa handiagoa emateagatik. Horietako bat 77 urteko gizon bat da, Azella kalean aparkatuta zegoen auto baten kontra jo zuena; bestea, berriz, 24 urteko gazte bat, Urdazubiko Monastegia kalean bidetik atera zena, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Bestalde, alkohol eta droga kontroletan eginbide judizialak hasi dizkiete hiru gidariri, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik. Hamalau gidari ere salatu dituzte administrazioan, hamaika alkohol proban positibo emateagatik, eta beste hiru droga probetan positibo emateagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!