52 urteko gizon bat atxilotu dute Txantreako adineko emakume bati lapurtzea egotzita

Euskalerria Irratia 2019ko abe. 4a, 10:59
Txantrea auzoa artxiboko irudi batean

Iruñeko Udaltzaingoak 52 urteko gizon bat atxilotu du, 90 urteko adineko emakume bati lapurreta egin izana egotzita; izan ere, emakumea egun batzuk geroago hil zen, erori eta buruan kolpea hartu ostean.

Diario de Noticias egunkariak jakitera eman duenez, atxilotua auzoko bizilagun bat da, eta datozen orduetan epailearen esku jarriko dute, indarkeriaz egindako lapurreta eta hilketa delituak egotzita.

Akusatua atxilotzeaz gain, agenteek etxea miatu zuten froga bila.

Gogoratuko denez, joan den asteko asteartean gertatu zen lapurreta, Txantreako iruindarra auzoko Lakuntza kalean. Adineko emakumeari poltsa kendu zion pertsona bat hurbildu zitzaion, eta haren barruan zegoen emakumeak pixka bat lehenago banku-sukurtsal batetik ateratako dirua.

Gertakariaren ondorioz, emakumea lurrera erori zen eta buruan kolpe bat jaso zuen; ondorioz, traumatismoa izan zuen, eta, azkenean, joan den ostegunean, hilak 28, hil zen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!