Joxe Mari Agirretxe ‘Porrotx’ekin mintzatu da Euskalerria Irratia, Nafarroako Kontseiluaren ebazpena ezagutu eta gutxira. Pozik azaldu da Agirretxe: "Oso pozik gaude, honek susposatzen duelako, berriro ere, agerian uztea zentsura eta bidezkoa ez dela ikustea".
"Gure kezka bagenuen honekin alkatea oso harrotuta ikusi dugulako", aitortu du. Iruñeko alkate Erique Maiak adierazi du alkate den bitartean Pirritx, Porrots eta Marimots ez duela udalak kontratatuta Iruñean egoteko aukerarik izanen. "Pailazo hauek ezker abertzaleari lotuta daude eta ETAko presoen omenaldiak bezalako gai gogorretan ere parte hartu dute", adierazi zuen zehazki.
Afera hitzen bitartez konpontzen saiatu direla azpimarratu du Agirretxek: "Navarra Sumarekin ere saiatu ginen, baina ez dute nahi izan". Nafarroako Kontseiluaren ebazpena ezagututa, email bat igorri diote Iruñeko Udalari: "Jakinarazi diogu guk jarraitzen dugula aktuatzeko asmoarekin". Iruñean izanen direla hitz eman du beste behin Agirretxek: "Gure ahalegina bideratuta dago une honetan, azaroaren 29an Baluarten egotera".