17: 45ak aldera, Udaletxe Plazan bertan, Gabonetako argiztapena piztuko da udaletxeko fatxadan eta hiri osoan. Ekitaldia Oberena abesbatzak girotuko du eta gabon kantak abestuko dituzte. Aurten argiztapenak Gabonetako motibo ezberdinen kolorearen, aberastasun kromatikoaren eta ezustekoen aldeko apustua egingo du. Gazteluko Plaza, Udaletxe Plaza edo Karlos III.aren hiribidea, argi-dekorazioan sorkuntza askerako gune gisa sortu dira, Alde Zaharreko eta Zabalguneetako kaleetako, plazetako edo iturrietako farolei, arkuei eta gainerako elementuei batuko zaizkienak.
Gabonetako argiztapena 17: 45etik 21: 30era piztuko da. Ostiral eta larunbatetan argiak gauerdian itzaliko dira, eta Eguberri bezperetan, hau da, abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean, ordutegia 1.45era arte mantenduko da. Gabonetako argiztapenera 118.580 euro bideratzen ditu Udalak.