Irufest Produccionesek aurten Nafarroa Arenarekin elkarlanean antolatu duen Iruña Rock Jaialdiaren laugarren edizioa 2020rako aurkeztuko da, berrikuntza garrantzitsuekin: data aldaketa, jaialdi egun bat gehiago eta kartel erakargarri bat.
Maiatzetik martxora aldatu dute jaialdia, antolakundeak interesa duelako bertaratzen den publikoaren interesetara egokitzeko, bai eta musika-hitzordu gutxiago dauden egun batean egiteko ere. 2020ko martxoaren 19a, osteguna, jaieguna da Nafarroako egutegian. Iruña Rockek egun bat gehiago izanen du 2020an, "Nafarroa Arenan kontzertu berezi bat egingo duen talde garrantzitsu bati harrera egiteko".
Kase o, Sutargar, Koma, Los Chikos del Maíz edo Segismundo Toxicómano bezalako erreferente handiak izanen dira Iruñean; baita The Baboon Show bezalako nazioarteko erreferentziak, Virenque edo Lendakaris Muertos bezalako talde nafarrak, Aphonnic bezala jada finkatuta daudenak edo The Lizards, Nativa eta Ira ere. Egonen denaren aurrerapen bat baino ez da orain iragarri dutena, guztira hogei bat talde ariko direlako jaialdian.