Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH) zabalduriko informazioaren arabera, Yolan, Juan eta haien lau seme-alabak adin txikikoak, subentzionaturiko alokairu publikoko etxebizitza batean bizi dira. Etxebizitza hori Errotabidea promotorak kudeatzen du. Hiru urteko alokairu kontratua bukatuta kalean utzi nahi dituzte, ordainketa guztiekin bete duten arren. Errotabidek “bizikidetza arazoak” azaldu ditu kaleratzea justifikatzeko, baina auzolagunek ez dute inolako salaketarik egin zentzu horretan. PAH-ren arabera, kontratua bukatuta, etxebizitzarekin negozioa egitea bilatzen du promotorak.
8:30etan Lezkairu Zalduko kaleko 21. Atarian biltzera dei egin dute, gaur ere, etxegabetzea gelditzeko.