Kultura eta iraunkortasun ekonomikoan proiektu onena saria eskuratu du Geltokik, 948 Merkatuan

Euskalerria Irratia 2019ko aza. 22a, 15:09

Geltoki proiektuko arduradunak, Maria Txibite Nafarroako presidentearekin.

Geltoki, Issues eta Fuga. Exploraciones sonoras izan dira saridunak 948 Merkatuaren, Nafarroako Arteen Merkatua eta Profesionalen Topagunearen, edizio honetako kultur proiektu onena gisa.

Zehazki, Geltoki proiektuak Kultura eta Iraunkortasun ekonomikoaren kategorian eskuratu du saria; Issues proiektuak, berriz, Kultura eta Gizartea kategorian; eta, azkenik, Fuga. Exploraciones sonoras proiektuak Kultura eta Berrikuntza modalitatean.

948 Merkatuko aurtengo edizioan 30 erakustaldi artistiko baino gehiago programatu dira, guztiak diziplina artekoak eta profesionalentzat zein publiko orokorrarentzat irekiak, Baluarten, Gayarre Antzokian, Nafarroako Antzerki Eskolan, Zentral Aretoan eta Walden Libreria Café aretoan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!