Indarkeriaren Aurkako Batzordeak 20.000 euroko bi zigor larri proposatu ditu Osasuna klubaren aurka, ikusleen sarrera eta egonaldia kontrolatzeko neurrietan gabeziak izateagatik eta Valentziaren eta Alabesen aurkako partidetan bere zelaia husteko bideak garbi ez edukitzeagatik. Espainiako Barne Ministerioak jakitera eman duenez, talde nafarrak ez zuen galarazi bertako zaleek Sadar estadioko ebakuazio bideak okupatzea.
Batzordeak klub guztiei gogorarazi die "derrigorrezkoa" dela kirol-esparruetako ebakuazio-bideak libre edukitzea. Hori ez egitea "segurtasun-arazo larria da" batzordearen iritziz.