Hika Teatroaren Txarriboda antzezlana izango da Antzerki Aroaren azkenaurreko hitzordua. Bihar emango dute, 20:00etan, Iturramako civivoxean. Agurtzane Intxaurraga da egile eta zuzendaria, eta antzezleak, berriz, Sandra Fernandez Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri dira.
Kabaret kontakizun "basati, lotsagabe eta gordina" da, non itxurak zein jakinduriak "araua hausteko" bide ematen baitu. Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote "perfektua" osatzen dute: "Zorionaren irudia" dira. Ezkondu egin dira, eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela.“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!”. Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei.
Sarrerek hiru euroko prezioa dute, eta Iturramako civivoxeko leihatilan edo webgunean eskuratu daitezke.